XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur, zorionez, erdi ahaztuta dauka katu beltzaren historia, eta katuen lagun izugarria egin zaigu gainera.

Bueno, lagun interesatua, baina, laguna azken finean.

Orain bertan etxean katu bat dauka.

Zeinek esan!

Urteetan ibili da katuengatik ihesi.

Bat ikuste hutsarekin gaizkitu eta dena egiten zen gizarajoa.

Laster aizkatzen àizkatu: uxatu zuen begien bistatik.

Orain, berriz, katu bat etxean alajaina.

Eta ez ostikadaka ibiltzeko, eztiro eta emeki ferekatuz *ferekatu: laztandu bere magalaren beroan goxatzeko baizik.

Arrazoia arrunt sinplea da.

Norbaitek, katuek gizakion gaixotasunak bereganatzen dituztela esan dio.

Minez zegoena zeharo osatuta gelditzen delarik, eta katua berriz zisko egina, klaro.

- Bai, Proxpero, bai; hik ez didak sinesten baina egia duk.

Neuri kontatua lagun batek.

Eztarrian minbizia zuen batek bere katua lepo ondoan eduki, beste sendagairik gabe, eta hilabete baterako, katua seko, eztarria ustelduta.

Eta nagusia berriz, kaixo motel, berriz montekristoak erretzen jo ta fuego.

- Hi fidatu hadi!

Nik bestelakoak entzun izan dizkiat katuetaz.

- Horixe fidatzen naukela!

Nire katu horrek herrenka egingo dizkik mundu honetako azken egunak, baina neri kendu egingo zidak erreuma zerri hau.

Fede gaitza dauka bere katuarengan.

Igual sendatuko zaio erreuma, eta katu gizarajoari erantsi.

Baliteke.

Berak dioenez, aste batean bakarrik, mejora gaitza egin omen dio.

Ezta Lurdesko Ama Birjinak ere horrelakorik!

Laster bere katu horrekin hasiko zaigu alde batera eta bestera ere.

Honezkero lo ere bere horrekin egingo du ziurrenik.